Informazioaren eta datuen analisi eta bat-egite adimenduna
Datu horiek zenbaki, linguistika, bektore, zentzumen (adibidez, irudi bidez) edo horien guztien konbinazioaren bidez adieraz daitezke. Horregatik, datuen analisi eta bat-egite adimenduna ezinbesteko elementu bat da adimen artifizialeko arlo guztietan, baita bere aplikazioan ere, adibidez zehaztasun handiko medikuntzan, bioteknologian, 4.0 industrian, segurtasun informatikoan edo irudiaren prozesamenduan.
Ikerketa-arlo honek informazioaren eta datuen deskribapena, analisia eta ustiaketa sakondu nahi ditu, AAn hobeto aplikatzeko. Ikerketen helburua hau da:
· Zalantza gutxitzea
· Informazioa modu desberdinetan garatzea
· Ezaugarri nagusiak hautematea
· Bildutako datuak online eta denbora errealean sailkatzea
Izaera transbertsaleko arlo honetan irudien edo lengoaia naturalaren bidez adierazitako informazioaren garrantzia nabarmendu nahi da, batez ere, industrian, osasunean, administrazioan eta gisako sektoreetan dituen aplikazioak direla eta.