Skip to main content

Frágil-IA: Hauskortasunari arreta pertsonalizatua emateko adimen artifiziala

Frágil-IAk plataforma teknologiko aurreratu bat garatu nahi du, hauskortasun-sindromea duten pazienteei arreta pertsonalizatua emateko. Adimen artifizialean oinarritako soluzioen bidez adinekoei ariketa fisikoa egiteko programa bat aplikatzeko gaitasuna hobetzean jartzen du arreta.
Proiektuari esker, ariketak egiteko protokoloak dituzten errehabilitazio-moduluak inplementatu ahal izango dira, bai ospitaleratuta daudenean, bai anbulatorioko inguruneetan. Helburu nagusia paziente hauskorren gaitasun funtzionala hobetzea da, autonomia areagotu eta mendekotasuna murriztuta. Plataformak hainbat gailuk bildutako datuak erabiliko ditu, adimen artifiziala erabiliz erabaki klinikoak hartzeko eta pazienteen egoeraren etengabeko jarraipena egiteko unean osasun-langileei laguntzeko.

Francisco Soria Melguizo Fundazioaren 2023ko Ikerketa Biomedikoen laguntzen deialdiak finantzatutako proiektua.



Proiektuaren bazkideak:


Proiektu gehiago