Skip to main content

Aerosorgailuen diseinua eta kontrola optimizatzea

Azken hamarkadan, aerosorgailu bidezko energia-sorkuntza nabarmen hazi da. Oraingo diseinua errotorearen tamaina handituta eta nacellearen altuera igota potentzia handitzean datza, batez ere off-shore teknologietan. Alabaina, tamaina handitze horrekin deformazioak eta lekualdatzea handiagoak sortzen ditu makinetan.
IEC-61400-1 araudiak simulazio ugari behar ditu aerosorgailuak balioztatu eta ziurtatzeko, eta ondorioz, kostu konputazionala handia da, batez ere, geroz eta ohikoagoak diren geometrikoki lerrokatuta ez daudenetan. Off-shore simulazioetan, fluidoen eta plataformaren arteko elkarrekintzengatik, simulazioak konplexuagoak dira eta kontrolatzaileen diseinua zailtzen da. Testuinguru horretan, datuetan eta machine learning algoritmoetan oinarritutako eredu murriztuak garatzea proposatzen da, makina eta bere kontrol-sistema diseinatzeko simulazio-zikloan kostu konputazionala nabarmen txikitzeko.

   

"Programa MRR Investigo programak” finantzatutako proiektua, Europar Batasunak Next Generation programaren baitan babestutako ekimena, ikertzaileak kontratatzea erraztuz.
Proiektu gehiago